KOKEIN akustiko-elkarrizketatuan

03
Urr
19:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Marruma Elkartea
Doan (tabernan jaso daitezke 12:00etatik aurrera)

Donostiako Gros auzoan den Marruma Kultur Elkarteak Kokein  taldearen kontzertu akustiko-elkarrizketatuaren grabaketa iragarri du Urriaren 3 gauerako.  Emanaldirako aurrez sarrerak eskuratu beharko dira Marruma tabernan. Emanaldia arratseko 19:00etan hasiko da, punttu punttuan. Emanaldia akustikoa izango da, eta taldearen musika bidea errepasatzeaz gain, hainbat bertsio entuzteko aukera izango da ere.

SARRERAK 
Igandean, 12:00etatik aurrera lortu ahal izango dira, doan, Marruma tabernan (Kale berria 12, Gros Donostia). 24 sarrera bakarrik izango dira eta ez dira erreserbatuko, beraz azkar ibili!
Lortzen dituzuenok, 19:00tan ikusiko dugu elkar (puntual hasiko da, beraz garaiz iritsi).

kokein

1999. urtean sortu ziren Kokein taldea Eibar herrian, eta geroztik etenik gabe aritu dira emanaldiak eskaintzen eta diskoak argitaratzen. Estudioko azken iraupen luzeko lanak 2016an ikusi zuen argia ‘Lurpekhariä’ izenpean. 2019an, berriz, bi kanta grabatzen dituzte Zestoako Gaztain estudioetan, eta formatu digitalean soilik argitaratzen dira taldearen 20. urtemuga ospatuz.

Musikalki rock giroak lantzen ditu Kokein taldeak. Zehatzago esateko, ñabardura anitzeko rocka. 90 hamarraldiko rocka dute sustrai nagusi, baino aldaera ezberdinak dituzte kantuen artean.

MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Kokapena
Marruma
Marruma Elkartea
Gros auzoa
Kale Berria,
Donostia
https://labur.eus/MKpod