Kokein

18
Ira
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Irailaren 18an Kokein taldea zuzenean ariko da Tolosa herriko Bonberenean. Emanaldia gaueko 22:00etan hasiko da, eta arratsean, haseran iragarri zen bezala!

kokein

1999. urtean sortu ziren Kokein taldea Eibar herrian, eta geroztik etenik gabe aritu dira emanaldiak eskaintzen eta diskoak argitaratzen. Estudioko azken iraupen luzeko lanak 2016an ikusi zuen argia ‘Lurpekhariä’ izenpean. 2019an, berriz, bi kanta grabatzen dituzte Zestoako Gaztain estudioetan, eta formatu digitalean soilik argitaratzen dira taldearen 20. urtemuga ospatuz.

Musikalki rock giroak lantzen ditu Kokein taldeak. Zehatzago esateko, ñabardura anitzeko rocka. 90 hamarraldiko rocka dute sustrai nagusi, baino aldaera ezberdinak dituzte kantuen artean.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban Auzoa Auzoa, 16, 20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago