Kilimak + Iheskide + Apolo G’s

24
Eka
22:00
GASTEIZ (ARABA)
Judimendiko jaiak
Doako emanaldia, jaiak

Musika egitarau ederra prestatu dute Judimendiko jaietarako. Ostegun, Ostiral eta larunbatean zuzeneko emanaldiekin gozatzeko aukera izango da. Ostiral gauez Kilimak (argazkian) eta Iheskide taldeak ariko dira zuzenean.

Iheskide

‘Tinko gurean’ izena darama Iheskide taldearen disko berriak. Taldeak 17 urte bete berri ditu musika errepidean, eta tarte horretan estudioko sei disko grabatu ditu taldeak. ‘Tinko gurean’ diskoak bost urteetako etenaldia apurtzen du, non taldea agertokietatik at egon den. Etenaldi honetan, taldean aldaketak izan dira, eta lau kide izatetik, hiruko izatera igaro dira. Egun, Xaguk (ahotsa eta gitarra), Tronpik (baxua eta ahotsa) eta Unaxek (Bateria) osatzen dute Iheskide.

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.

Kokapena
Judimendiko Txosnagunea
https://www.instagram.com/judimendikojaiak/