KEVIN MORBY

GAUR
21
Mai
21:00
BIARRITZ (LAPURDI)
ATABAL aretoa
Sarrera: Aurrez 25 euro. Takillan 28 euro (Bazkideak 19 euro)

Maiatzaren 21 gauean Kevin Morby zuzenean ariko da Atabal aretoan, Biarritzen.

KEVIN MORBY
Kevin Morbyk bakarkako sei disko arrakastatsu eta kolaborazio lan anitz argitaratu ditu jada. Bere ikuspegi berezi, hitz oroitarazle eta abesti erakargarriak eta trinkoak idazteko trebetasunaren ondorioz, gaur egungo bakarlari nagusietarik bat da, Bill Callahan, Kurt Vile, Sharon Van Etten, Will Oldham eta Jeff Tweedyrekin batera. Morbyren disko bakoitza abentura berri bat da, bere nortasuna duena eta doinu aldakorren bidez jakin-mina pizten duten gaiak aztertzen dituena.

Sundowner azken diskoa 2020ko udazkenean plazaratu zuen Dead Oceans diskoetxearekin, eta zaleek eta kritikariek –Pitchfork, Vanity Fair…– harrera beroa egin zioten. Morbyk telebistan debuta egin zuen ere, CBS This Morning emankizunean Campfire eta Sundowner kantuak joz, Katie Crutchfield artista izenez Waxahatchee-kin egin emanaldi berezi batean.

Kevin Morbyk 2021eko urriaren 8an A Night At The Little Los Angeles argitaratu zuen, hau da, iaz plazaratu Sundowner diskoaren 4 pistako maketen bertsioa. 2017an eta 2018an The Little Los Angeles hangarreko home estudioan grabatu maketa hauek Kevin Morbyren sorkuntza- eta idazketa-prozesuan murgiltzen gaituzte.

Kokapena
Atabal Aretoa
Atabal aretoa
Allée du Moura
Biarritz
https://www.atabal-biarritz.fr
Atabal Aretoa(a)n kontzertu gehiago