KETEKALLES

13
Aza
22:00
BILBO (BIZKAIA)
KAFE ANTZOKIA
Sarrera: Aurrez 12 euro
Egun berean 15 euro

Azaroaren 13an Ketekalles banda Bilboko Kafe Antzokiaren agertokia astinduko du.

Ketekalles 2006an sortutako talde feminista ez mixtoa da. Lau neskak osatzen dute eta aste honetan Bilboko Kafe Antzokira etorriko dira bere doinu dantzagarriak eskaintzera. Abestiekin mezu feminista hedatzeko ahalegina aitortzen diote bere jardunari, eta sarrerak Kafe Antzokiaren gunean hartu daitezke 12 euroren truke. Egun berean 15 eurotan egongo dira salgai Antzokiko takilan.

Arestian esan bezala, Ketekalles neskek osatutako musika talde feminista da. Tansgresoreak, zintzoak, inteligenteak, sistemaren aurrean emozionalki eusteko tresnak eskaintzen dituzte beraiek, eta mundua beste modu batera eraikitzeko alternatiba proposatzen dute Sombra Alor, Cami Lopez, Ana Toledo eta Nadia Lagok. Flamenko doinuetatik abiatuta, runba estiloa, trapa edota bestelako musika sailkaezin asko eskaintzen dituzte zuzenean. Horretarako perkusioa, kitarra eta baxua baliatzen dituzte. Eta lotsarik gabeko ahotsa. Sentimenduz betetako kantak. Jarrera. Klasea.

Taldearen estudioko azken diskoak 2020 urtean ikusi zuen argia ‘Remendar el Caos’ ‎izenpean, eta pandemian zehar aurkeztu dute Espainiako areto eta festibaletan. Berriki ‘El Pacto’ izeneko single digitala zintzilikatu du taldeak sarean.

Runba, funk, flamenkoa edo bestelako erritmoekin ondo pasatu nahi baduzue, aukera paregabea larunbat honetan Bilboko Kafe Antzokian. Bilbo dantza baten jarriko du laukoteak, eta gero gauak oraindik luze iraungo du, ziurrenik, antzokian bertan edo hiriburuan zehar.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago