kerobia
Kerobia taldeak bira berria jarriko du abian martxoan pasaden urte bukaeran argitaratu zuten disko berria taularatzeko. Apirilaren 9an Jimmy Jazz aretoan ariko da taldea zuzenean.
2001 urtean Iruñean sorturiko taldea da Kerobia. Musikalki pop eta rock giroak landu izan dituzte beti, garaian garaiko garapena tarteko. Diskografia oparoa utzi du taldeak: ‘Kerobia’ (2004), ‘Rose Escargot’ (2006), ‘Materia organikoa eta gainerakoak’ (2008), ‘Papera eta kartoia’ (2009), ‘Ontziak’ (2010), eta ‘Supernova’ (2012). 2021 urtean, ‘Konstelazioa’ lan bikoitza kaleratu du bandak, musika bidean egindako kantuak eta bitxikeriak bilduz 30 kantuko disko bilduman. Bilduma lanaz gain, estudioko disko berria ere grabatu zuen bandak 2021 amaieran, eta 2022 honetan ‘Hilak’ disko berria taularatuko dute zuzeneko emanaldietan.
01012 Gasteiz
Araba