Kerobia

20
Aza
20:00
Galdakao ()
Torrezabal
SARRERAK AGORTUTA

Kerobia taldea bueltan da! Taldea sortu zenetik 20 urte bete diren honetan, Kerobia lozorrotik atera eta ‘Konstelazioa’ binilo bikoitza kaleratu du taldeak. Bide horretan, hiru emanaldi berezi hitzartu ditu banda nafarrak, zortzi urte zuzeneko emanaldirik eman gabe izan eta gero. Taldearen azken formazioarekin taularatuko da Kerobia: Mikel Zorrilla baterian, Alberto Isaba baxuan, Ruben Matilla kitarran, Mikel Isaba teklatuetan eta Xabi Bandini ahotsetan.

Urteurren hau ospatzeko emanaldi bakarrak honako hauek izanen dira:

Azaroak 20: Torrezabal – Galdakao
Azaroak 26: Baluarte – Iruñea
Azaroak 27: Soreasu – Azpeitia

Kerobia

2001 urtean Iruñean sorturiko taldea da Kerobia. Musikalki pop eta rock giroak landu izan dituzte beti, garaian garaiko garapena tarteko. Diskografia oparoa utzi du taldeak: ‘Kerobia’ (2004), ‘Rose Escargot’ (2006), ‘Materia organikoa eta gainerakoak’ (2008), ‘Papera eta kartoia’ (2009), ‘Ontziak’ (2010), eta ‘Supernova’ (2012). 2021 honetan, berriz, ‘Konstelazioa’ lan bikoitza kaleratu du bandak, musika bidean egindako kantuak eta bitxikeriak bilduz 30 kantuko disko bilduman.