Kemaronte
Maiatzaren 26 gauean Kemaronte bikoa zuzenean ariko da Orexako Ostatuan. Gaueko 22.00etan igoko da banda ganbarako agertoki gainera, eta aurrtik afaltzeko aukera izango da ostatuko jatetxe ederran.
Kemaronte
Kemaronte bikotea Alejandro Mercado Aseginolaza gitarjole argentinarra eta Ustaritz Betelu Rodriguez kantari euskaldunak osatzen dute. 2021eko udaberrian ezagutu zuten elkar eta gaur egun
lehen diskoa grabatzeko lehen urratsak ematen ari dira. Andeen eta Kantauriko kresalaren artean, esanahi sakonez betetako abestiak eraikitzen dituzte, baita latinoamerikar folkloreko artista garrantzitsuen bertsioak ere. Emozioz beteriko zuzeneko kontzertuak eskaintzen dituzte, proposamen eszeniko mimatu batekin. Kemaronte beraz, musika hurbiletik egitearen filosofia da, sustraiekin ehundutako etorkizuneko musika.
Errebote Plaza
Orexa