Keike + Maraca Diablo

08
Urr
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Urriarako ere musika egitarau ederra prestatu dute Tolosako Bonberenean. Bertako eta nazioarteko taldeek osatuko dute zortzi emanaldiz osaturiko zuzeneko musika eskaintza.

Keike

2002 urtean sortu zen Keike taldea Ondarruko musika taldeen entsegu lokaletan. Abiadura biziko musika bidea izan zuten, 2008an taldea desegitea erabaki zuten arte. Taldearen lehen kantuekin maketa bat grabatu eta gero, Oihuka diskoetxeak lehen diskoa kaleratzeko aukera ematen die, eta horrela sortzen da ‘Oinetan Kea’ lana 2004 urtean. Lehen disko horri esker Euskal Herrian zehar ibiltzen taldea, eta laster sartzen dira estudiora bigarrena izango dena grabatzera. Denborarik galdu gabe 2006 urtean kaleratzen dute iraupen luzeko bigarren lana ‘Beldurra, mina, argia’ izenekoa, eta beste behin ere Oihuka diskoetxearen babesean. Disko honen aurkezpen bira amaitu bezain pronto, taldea lozorro batean sartzen da. Duela hilabete batzuk ordea, taldekideak lokalean batu eta entseguak egiteari ekiten diote kantu zaharrei hautsa kenduz. Aro berri honetan Gorka Ruiz (baxua), Ion Kirru Iparragirre (gitarra), Denis Alberdi (bateria), Nerea Sanchez (ahotsa) eta Axular Arrasate (gitarra) izango dira Keike, taldea 2002 urtean sortu zuten musikari berberak.

URRIA BONBERENEAN
02 Enablers (AEB)
07 Compadres Muertos (Mexiko)
08 Keike + Maraca Diablo
14 Bazka + Habi
15 Againsters (Katalunia) + Crap
21 Feline + TOC
23 Paezur + Tsezne + Omorrumu
27 Moe (Norvegia)

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago