Keia + Serge

18
Ots
20:00
ZARAUTZ (GIPUZKOA)
Modelo aretoa
Sarrera 6 euro

Urtarrilaren 18an, Serge bakarlariak eta Keia taldeak (argazkian) kontzertua eskainiko dute Zarauzko Modelo aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Keia

Ane Arruti (ahotsa gitarra) zarauztarrak eta Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra) oñatiarrek osaturiko talde berria da Keia. Denak ere ezagunak zaizkigu beste proiektu musikal batzuengatik (Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Zingira, Lenao… ) eta banda berri batean ari dira egun, musika territorio berrietan sakonduz.  Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa Nafarroako Bera herriko Atala estudioan,  eta diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgilduko da taldea.

Serge

Eraso! taldean ezagutu genuen urteak atzera Sergio Ruiz G.Txabarri abeslari eta gitarra jotzailea. Garaian rock eta metalean murgildu zen sakonki, eta Eraso! taldearekin iraupen luzeko zazpi disko kaleratu ditu 25 urteko musika ibilbidean. Osso egitasmoan ere aritu zen urte pare batez, Haritz Lete (Kokein, Cobra…) musikariarekin batera biko arriskutsu gisa taularatuz agertokietan. Bi egitasmoetan, bolumen handia eta intentsitateak nagusi ziren, egurra latz banatuz.

Denborarekin bestelako musikak entzun eta jo izan ditu, eta horrela sortzen da Serge egitasmoa. Gitarra akustikoa lagun sortu ditu bi disko, eta zuzeneko emanaldiak eskaini izan ditu bakarlari moduan nagusiki. Pop kantuak dira, folk ukitu nabarmenarekin, eta argi izpiak dauden arren, musika iluna lantzen duela aipatu daiteke, dark-folk edo folk iluna bezala definitu izan duelarik bere musika. ‘Leihotik mundura’ diskoa Elkar zigiluaren babesean kaleratzen da CD formatuan, eta bertan, musikariak berak egindako zortzi kantu topa daitezke diseinu koloretsuan bilduta.

Kokapena
Modelo Aretoa
Modelo Aretoa
Zigordia Kalea, 1
20800 Zarautz
https://www.zarautz.eus/eu/-/modelo-aretoa
Bilaketa metodo berriak