Keia + Ginger

25
Mar
23:00
GETARIA (GIPUZKOA)
Getaiko Gaztetxia
Sarrera 5 euro

Keia eta Ginger taldeak zuzenean ariko dira Getariko gaztetxean, gipuzkoan. Keia taldeak ‘Erregaia’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Ginger taldeak berriz, laster argitaratuko duen diskoaren kantuak taularatuko ditu.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Keia

Ane Arruti (ahotsa gitarra) zarauztarrak eta Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra) oñatiarrek osaturiko talde berria da Keia. Denak ere ezagunak zaizkigu beste proiektu musikal batzuengatik (Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Zingira, Lenao… ) eta banda berri batean ari dira egun, musika territorio berrietan sakonduz.  Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa Nafarroako Bera herriko Atala estudioan,  eta diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgilduko da taldea.

Kokapena
Getariko Gaztetxea
Getariko gaztetxea
Krixketaneko Iturrigaina Kalea
20808 Getaria
https://www.facebook.com/getaiko.gaztetxia
Getariko Gaztetxea(a)n kontzertu gehiago