Keia + Ginger

12
Ots
22:00
OÑATI (GIPUZKOA)
Antixenako Gaztetxia
Soldatadunak 5 euro
Soldatagabeak 3 euro

Otsailaren 12an Keia (argazkian) eta Ginger taldeak zuzenean ariko dira Oñatin. Keia taldearen lehenengo kontzertua izango da hau eta Ginger zarauztarrarekin batera izango dira Antixenako Gaztetxean. Berezia izango da kontzertua. Izan ere, 2013ko urtarrilaren 4an Mor More eta Arrutiko Intxaurrak izan ziren Antixenako lehen kontzertuan. 9 urte beranduago, bi taldeetako partaideak proiektu berriekin bueltatuko dira.

Keia

Ane Arruti (ahotsa gitarra) zarauztarrak eta Egoitz Olalde (bateria), Iñigo Ibarrondo (baxua) eta Iker Martinez de Zuazo (gitarra) oñatiarrek osaturiko talde berria da Keia. Denak ere ezagunak zaizkigu beste proiektu musikal batzuengatik (Arrutiko Intxaurrak, Latzen, Potemkin, Sharon Stoner, Zingira, Lenao… ) eta banda berri batean ari dira egun, musika territorio berrietan sakonduz.  Iñigo Irazoki soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa Nafarroako Bera herriko Atala estudioan,  eta diskoa kalean zuzeneko emanaldietan murgilduko da taldea.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Kokapena
Antixena Gaztetxea
Oñatiko Gaztetxea
Patrue-Kalea, 7
20560 Oñati
https://www.facebook.com/antixena.onatikogaztetxia/
Bilaketa metodo berriak