katubazka + gailu
Ekainaren 5 gauean Katu Bazka eta Gailu (argazkian) zuzenean ariko dira Espelletenia ostatuan, Lartzabalen. Emanaldia 21.00etan hasiko da.
Mikel, Okene eta Drake: Gailu. Musika abentura ezberdinetan ibilitako hiru musikariek berriz bat egin dute egitasmo honetan. Entsegu lokaleko esperimentazio eta jolasek, Gailu taldearen berpiztea ekarri dute, lurpetik atera, eta bizi berri bat eman diote ia 20 urte lozorroan egon den egitasmoari. Ahotsa, bateria, baxua eta sanplerrak. Aro berri honetan taldeak estudioko hiru disko kaleratu ditu, eta 60 kontzertu baino gehiago burutu Euskal Herrian zehar, zein, Bartzelona, Valentzia, Castello, Almacelles edota edo Bretainiako Binic Folks Blues Festival jaialdian arituz. Hirukote moduan taularatzen da banda, eta orain arte baxuaren lau sokak jo dituen Mariano ordezkatuz, Hodei ariko da aurrerantzean zuzeneko emanaldietan.
DISKOGRAFIA
📀 ‘Begiak, Egiak Ba Ote?’ [2021] 📀 Autosuntsipena Hasia Da 3,2,1…Znort!!! [2023] ‘Bizi eta ixo!!?’ [2025]
Ez dira Katu, eta ez dira Bazka. Katu Bazka dira. Baxenafarroako Izturitzen dute entsegu lokala eta biko eran taularatzen dira formatu berezian. Punka dute abiapuntu, eta horretarako gitarra, baxua eta erritmo kutxa erabiltzen dituzte, ahots oldarkorrekin batera. Orain artean ez dute diskorik kaleratu, baino taldearen grabaketa bat ikus eta entzun daiteke Antxeta irratiaren ‘Ez gaude Konforme’ saioaren barnean. Gaztetasuna, indarra eta punk zorrotza, aurpegian muturreko bat bezain zuzena. Laster ikusiko du taldearen lehen disko luzeak, eta bitartean Bandcamp gunean entzun daitezke aurrerapen kantuak.