Muskulo + Klak!son + Hegazkin

13
Aza
22:30
BERGARA (GIPUZKOA)
Kartzela Zaharra
Sarrera 5 euro

Azaroaren 13an Mukuru kolektiboaren jaixa ospatuko da Bergarako Kartzela Zaharrean, gaztetxean. Festibala bi sesioetan banatuko da, arrats eta gauez, eta guztira bederatzi musika egitasmo taularatuko dira. Arratseko 18.00etan Paxkal, Hatxe, Nigara Zuek, Birkit eta Txost! igoko dira agertokira. Gaueko kontzertuak 22.30etan hasiko dira, eta Kaskezur, Muskulo, Klak!son eta Hegazkin taldeek osatuko dute afitxa. Sesio bakoitzeko sarreak bost euro balioko ditu, eta emanaldia hasi baino lehen eskura daitezke gaztetxean bertan.

Azken orduko aldaketak izan dira afitxean, bi talde erori dira jaialditik. Arratsean Txost! eta gauen Kaskezur.

Muskulo
Musika experimentazioa du helburu Muskulo talde gipuzkoarrak. 2013 urtean Orereta herrian sortuak, 2015 kaleratu zuten lehen diskoa ‘Triku bat errepidean’ diskoa argitaratuz. 2020 urtean, berriz, ‘Esan gabe doa’ kaleratzen du bandak, non aurretiaz abiaturiko musika erritmo eta atmosferetan pauso bat aurrera egiten du taldeak. Diskoa CD eta binilo formatu ederran ikusten du argia, eta kontzertuetan bideo-proiekzioen bidez borobiltzen dute zuzenekoa.

Klak!son
Antzuola, Urretxu eta Zumarragako musikariak biltzen dituen taldea da Klak!son. Duela harakada bat baino gehiago ekin zioten musika bideari eta pauso txikiekin bada ere, ibilbide interesgarria osatu du bandak. ‘Zai at Devo City’ disko ederraz debutatu zuen bandak diskografikoki, eta urte batzuk beranduago ‘Denboraleak’ kaleratu zuten, biak auto-ekoizpen moduan argitaratuak. Taldeak labean ditu kantu berriak, eta laster ikusiko dute argia.

Hegazkin
Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro ‘Isuo’ musikariek osatzen dute Hegazkin egitasmoa. Musikalki pop eta trip-hop eremuan kokatzen dute euren musika, eta horretarako, sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiltzen dute, elektronikarekin jolastuz batez ere. 2020 urte honetan ‘Haize beltzak’ izeneko lana plazaratu du bandak, eta lana Mukuru kolektiboaren zigilupean argitaratu da CD formatuan. Diskoa Shot! Estudioan grabatu dute Ander Barriuso Muñoa soinu teknikariaren gidaritzapean.

Kaskezur
Kaskezur 2004an Baztanen sorturiko rock taldea da. Urte hauetan guztietan taldekide aldaketak jasan ditzuten arren, taldeak fin eutsi dio izaerari. Musikalki ere garapena izan du bandak, eta azken urteetan rock alternatibo eta 90. hamarraldiko gitarra distortsionatuetara biratu dute. Taldearen estudioko azken bi diskoak norabide horretan sortu dituzte, eta ‘Ihesi doaz animaliak’ lanean duela hamarkada bat abiatu zuten musika garapena berresten du bandak.

18:00 – Sarrera 5 euro –
Paxkal
Hatxe
Nigara Zuek
Birkit

22:30 – Sarrera 5 euro –
Muskulo
Klak!son
Hegazkin

Mukuru
http://www.mukuru.eus

Kokapena
(a)n kontzertu gehiago
Bilaketa metodo berriak