Kaskezur + Giranice

15
Urt
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Urtarrilaren 15 gauean Kaskezur (argazkian) eta Giranice zuzenean ariko dira Tolosako Bonberenean. Gaueko 22:00etan izango da emanaldia, zortzi euroen truke.

Kaskezur

2005. urtean lehen maketa grabatu zuen Kaskezur taldeak. Orduan Lander Santamariak (bateria), Ainara Ibarrak (baxua), Jon Mindegiak (gitarra, ahotsa) eta Iñigo Belzunegik (gitarra, ahotsa) osatzen zuten Kaskezur taldea, Baztanen sortutako eta Euskal Herri osoan oihartzuna eskuratu duen taldea da oraindik Kaskezur. Gaur egun Imanol Zubieta baxuarekin, Mikel Santxez baterian, eta Ion Mendiaga eta Iñigo Belzunegi ari dira gitarretan.

Orain arte, sei erreferentzia badituzte publikatuak dagoeneko. Eta 2013 eta 2019 urteen artean oso disko ederrak egin dituzte: ‘Ilgora’ 2013an, ‘Azpisugeak’ 2017an eta ‘ Ihesi doaz Animaliak’ 2019an. Azken biak Mukuru elkartearen zigiluan, hainbat taldek osatu duten zigilu eta kolektiboan.

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/