Kaleko Urdangak + Sutan Klan + Odolkiak Ordainetan + Azken Erromantikoak + Brigade Loco
Otsailaren 4ean elkartasun kontzertuak ospatuko dira Gasteizko Gaztetxean. Arratseko 19:30etatik aurrera Kaleko Urdangak, Sutan Klan, Odolkiak Ordainetan, Azken Erromantikoak eta Brigade Loco (argazkian) ariko dira zuzenean. Emanaldia Aitor eta Galder presoen sostenguan ospatuko da ‘Ankerkeriari Stop!’ lelopean
Brigade Loco taldeak, konfinamendu erdian kaleratu zuen ‘Amets Bati Lotuta’ diskoa, eta hainbat emanaldi eskaini dituzte taldearen estudioko bigarren emaitza dena aurkezteko. Musikalki melodia askoko kantuak dira, non base erritmikaoren presentzia handia den, gero, gitarrek beraien riff ederrak egiteko. Brigade Locoren kantuen hitzetan, egunero gure inguruan gertatzen diren egoerak islatzen dira. Oier (Baxua), Mikel (Gitarra), Alex (Gitarra), Manex (Bateria) eta Landerrek (Ahotsa) osatzen dute banda.
Fray Zacarías Martínez kalea
Gasteiz