Kaleko Urdangak + STREETWISE
Urtarrilaren 28an Kaleko Urdangak (argazkian) eta Streetwise taldeak zuzenean ariko dira Tolosako Bonberenean. Emanaldia gaueko 22.00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balioko ditu. Aurrez, arratseko 19:00etan ‘Gasteiz 1200’ komik liburuaren aurkezpena izango da Bonberenean bertan.
OHARRA: Hasera batean Brigade Loco taldea iragarri zen emanaldi honetarako. Informazioa okerra zen, eta Streetwise taldea izango da agertokia igoko dena Kaleko Urdangak taldearekin batera.
2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da, Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.
Auzoa Auzoa, 16
20400 Tolosa