Kaleko Urdangak + Mc Onak + DJ Garrote

16
Abu
23:00
GABIRIA (GIPUZKOA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Abuztuaren erdian gabiriko jaiak ospatuko dira. 16 gauean Kaleko Urdangak (argazkain), Mc Onak eta DJ Garrote ariko dira giroa jartzen herriko plazan.

Kaleko Urdangak

2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da,  Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.

Mc Onak

Mc Onak folk-rock zeltiarra egiten duen eta 2011 urtean Lekeition sortutako taldea da. 2012an ‘McEta’ izeneko lehen diska argitaratu eta kontzertu ugari eman zituzten 2013ko udazkenean bira amaitu eta abenduan argitaratuko zuten ‘Piraten Matxinada’  diskoa grabatzera sartu ziren arte. Ordutik beste hiru disko argitaratu dituzte ‘Galerna’ 2015ean, ‘Gure Naufragioak’  2018an eta estudioko azken emaitza duten ‘Bitakora’ lana 2021 urtean. Disko guztiak Mauka diskoetxearen babesean ikusi dute argia. Diskoak disko, zuzenean eztanda egiten duen banda da McOnak!

Bilaketa metodo berriak