Kaleko Urdangak + Labana

26
Aza
21:00
MARKINA-XEMEIN (BIZKAIA)
Akerbeltz Gaztetxea
sarrera 5 euro

Azaroak 26 gauean Kaleko Urdangak (argazkian) eta Labana taldeak zuzenean ariko dira Markina-Xemeineko Akerbeltz gaztetxean. Emanaldiaren antolatzailea Okerra Crew da eta irratsaio berezia grabatu dute emanaldiaren inguruan. Entzun hemen: https://eup-irratia.info/2022/10/27/espezialak_1-7/

Kaleko Urdangak

2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da,  Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.

Kokapena
Akerbeltz Gaztetxea
Akerbeltz Gaztetxea
https://www.facebook.com/profile.php?id=100003048159710
Bilaketa metodo berriak