Kaleko Urdangak + Kilimak + Kamuts

19
Abu
23:00
AMAIUR (NAFARROA)
Plaza
Doako emanaldia, jaiak

Irailaren 19an Kaleko Urdangak (argazkian), Kilimak  eta Kamuts taldeak zuzenean ariko dira Amaiur herrian, nafarroan. Gaueko 23:00etan hasiko dira emanaldiak eta doakoak izango dira.

Kaleko Urdangak

2011 urtean Bergara eta Azkoitia artean sorturiko musika taldea da Kaleko Urdangak. Musikalki punk oi! musika eremuan kokatzen da takdearen jarduera, baino bestelako giroak ere jorratu izan dituzte garapen etengabean. Taldeak bi aro nagusi izan ditu: Lehena 2011 eta 2014 bitartean, non ‘Eman Bai!’ debuteko diskoa eta dozenaka zuzeneko emanaldi utzi zituen taldeak bidean. Bigarrena, 2016 urtean abiatu zuten abeslari aldaketarekin batera, eta diskografia oparoa osatu du taldeak denbora tarte honetan. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Bizirik’ izeneko diskoa da,¬† Andoaingo Garate Studioetan grabatua eta 2021 urtean kaleratua Tough Ain’t Enough Records diskoetxearen babesean. Remen (ahotsa), Biru (gitarra), Moto( baxua) eta Ekaitz (bateria) dira egun Kaleko Urdangak.

Kilimak

Euskal Herrian askotariko musika egiten da egun, eta guztietan bada euskarazko talderik: Rocka, popa, elektronika, reegaea, metala… eta zergatik ez, runbak! Kilimak taldea Euskal Herria dantzan jartzera etorri da, eta Baga Biga diskoetxearen babesean kaleratu duten lehen diskoan argiki ikusten da hori. ‘Euskal Herriko Runba’ izenpean datorren diskoan sei kantu bildu dituzte, eta zuzeneko emanaldiak zenbait kantu ezagunen moldaketekin osatzen duten. Kilimak taldea dantzarako gonbite zuzen bat da.