JOSU BERGARA
Josu Bergara musikariak bere herriko jaietan kontzertu akustikoa eskainiko du. Abeslari bizkaitarrak musikari eta gonbidatu bereziekin emanaldi berezia egingo du.
Josu Bergara Aretxabaleta (Ea, Bizkaia 1979) musikaria zortzi urterekin Billboko Kontserbatorioan musika ikasten hasi zen. Biolontxeloa, armonia eta beste ikasketa batzuk burutu ondoren, 18 urterekin gitarra lehen aldiz hartu eta abestiak konposatzen hasi zen. Bost disko argitaratu ditu ‘Karramarroen Hiria’ (2006), ‘Nora Zoaz’ (2009), ‘Katiuska Gorriak’ (2012), ‘Kanta Txikien Indarra’ (2015) eta ‘Asunak’ (2018). Josuren abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, beti ere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen. Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein kantuen indarra dira nagusi eszenatokian. ‘Akorde txikiak’ bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzea lortu du: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria. Songwriter edo kantautore estiloaren oinarritik abiatuz, pop, folk, swing, bluegrass eta beste hainbat erritmo jorratzen dituzte.
Jesusen Kalea
Ea (Bizkaia)