Joseba Irazoki ETA LAGUNAK

02
Urr
22:00
TOLOSA (GIPUZKOA)
Bonberenea
Sarrera 8 euro

Musika egitarau oparoa prestatu du Bonbereneak urrirako. Guztira hamar kontzertu antolatu dira bertan, eta berriz ere ostiral eta larunbatetan programatzen hasi da gune okupatua. Kontzertuak gaurko 22:00etan hasiko dira eta musikalki egitarau anitza eta koloretsua aurkeztu dute. Besteak beste, Giante, Oki Moki, Cobra, Soma Cult edo Manolo Kabezabolo ariko dira zuzenean. Urriaren 2an Joseba Irazoki eta Lagunak ariko dira zuzenean disko berria aurkezten.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

IRAILA
18 OƱati
29 XixonURRIA
02 Tolosa
08 Gasteiz
09 Hondarribia
28 Arrasate
29 Azkoitia

AZAROA
04 Bilbo
19 Biarritz
20 Donostia
27 Bergara

Kokapena
BONBERENEA
San Esteban Auzoa Auzoa, 16, 20400 Tolosa
https://www.bonberenea.com/
BONBERENEA(a)n kontzertu gehiago