Joseba Irazoki & lagunak + Adios Amores + Vulk + Noir Socha + Chaqueta de Chandal

09
Urr
19:00
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)
Kirol kaia
Doako emanaldia

Urriaren 9an Fenomena jaialdia ospatuko da Hondarribia herrian, Gipuzkoan. Joseba Irazoki & lagunak (argazkian), Adios Amores, Vulk, Noir Socha eta Chaqueta de Chandal ariko dira aurten zuzenean.  Eguerdiko 13:30ean Noir Socha taldearekin hasi eta gauerdirako edo Jose Irazoki eta lagunak taldearen doinu hipnotikoekin amaitzeko. Hondarribiko kaian eta doan. Aukera on bat doinu azkar, alai, melodiko eta rockeroekin gozatzeko.

Noir Socha
Ordiziako laukotea. Suso Donsion baxuan, Xabier Lopez baterian, Joseba de Arriba gitarrarekin eta Joseba Basarte arduratzen da ahotsaz eta beste gitarraz. Duela gutxi kaleratu dute ‘Noir socha’ lp berria, Iban Martin, Lemy taldeko kidearekin Agosto estudioetan grabatu eta  ekoiztua. Aurretik Erga omnes bezalako taldeetan aritutakoak. 90. hamarkadatik eskenatoki gainean dirauten kideak.

Adios Amores
Sevilla eta Granadako bi neskak osatzen dute taldea: Iman Aman gitarra eta ahotsarekin, eta Ana Valladares ahotsa, sintetizadoreak eta beste gitarrarekin. Ekoizpenaz Guille Briales arduratzen da. XXI. mendeko ye-ye pop estiloa lantzen duen bikotetzat jo dute Adios amores taldea. Ikusi eta entzutekoak, ziur.

Vulk
Bilbon aspaldi honetan atera den talde indartsuena izango da dudarik gabe Vulk. Rock alternatiboa lantzen dute, post punk bezala ere izendatua. Leioako Arte Ederretako fakultatean elkar ezagututako taldekideak dira, Bilbo, Galdakao, Iruñea edo Zaragozatik ikastera joandakoak. Talde iraunkorra, estudioan fina eta zuzenean gogorra. Oso doinu zuzenak eta esperientzia itzela taulatu gainean. Aspaldian euskal eszena alternatibotik plazaratu den talde potenteena dudarik gabe. Euskaraz ere kantatzen dute Andoni de la Cruz, Julen Alberdi, Alberto Egiluz eta Jangitz Larrañetak.

Chaqueta de chandal
Neu!, La Polla Record edota Los Brincos taldeen gurutzaketa bezala definitu izan dute Chaqueta de chandal taldea. Guillen Caballero, Natalia Brovedanni eta Alfonso Mendez kideek Bartzelonan osatutako hirukotea. Pop rock alternatiboa egiten dute. Umorea, ironia eta ahots melodikoak uztartzen dituzte, eta dagoeneko pare bat disko badituzte lanean.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Ordutegiak
13:30 Noir Socha
16:00 Adios amores
18:00 Vulk
20:00 Chaqueta chandal
22:30 Joseba Irazoki eta lagunak

Bilaketa metodo berriak