Joseba Irazoki eta Lagunak
Martxan da Kooltur Ostegunak ekimenaren denboraldi berria! Urrirako musika egitarau ederra prestatu dute, eta guztira lau emanaldi egingo dituzte. Denboraldiko lehen emanaldian La Excavadora taldea ariko da zuzenean. Bigarrenean MICE, banda formatuan. Urriaren 21 gauean Sonic Trash taldeak joko du, eta urria Joseba Irazoki eta Lagunak taldearekin itxiko da. Sarrerak, betiko lez, gaztetxean bertan eskuratuko dira, kontzertu bakoitza hasi baino lehen.
Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa