JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK + MARLIK + THE WIZARDS + MADELEINE + KUARTZ

20
Abu
18:30
ZUMAIA (GIPUZKOA)
AMAIA PLAZA
Doako emanaldia

Abuztuaren 20an Dardara Fest jaialdia ospatuko da Zumaian. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera Joseba Irazoki eta Lagunak (argazkian), Marlik, The Wizards, Madeleine eta Kuartz taldeak ariko dira zuzenenean.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Marlik

Zumaian sorturiko taldea da Marlin. 2017an eman zituzten lehen pausoak eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu taldeak. Estudioko azken diskoak ‘Azaletik ezabatu baino lehen’ izena darama, eta 2020 urtean ikusi zuen argia. Maialen Velarde (ahotsak), Beñat Fer (gitarrak eta koruak), David Gorriti, (bateriak), Ales Gorriti, (baxuak) eta Oihana Rodriguez (teklatuak) musikariek osatzen dute egun banda.

Madeleine

Madeleine post-rocka lantzen duen Donostiako taldea da, 2008an sortua. Paisaia anbientalak, erritmo aldakorrak eta melodiaz beteriko atmosferak dituzte gustoko. Jagoba Salvador (Baxua), Iñaki Benito (Bateria, efektuak), Gartxot Unsain (Gitarra, ahotsak) eta Itzal Uranga (Gitarra, ahotsak), musikariek osatzen dute taldea. Orain arte lau disko kaleratu dituzte: ‘Madeleine’ (2009), ‘Mugarri’ (2013), ‘Su hura’ (2018) eta ‘Ezin dena’ (2021).

Kuartz

Nafarroa Behereko Bastida herrian dute entsegu lokala Kuartz taldeko Ibes Mongaburu (gitarra eta ahotsa) eta Oihan Delavigne (bateria) musikariek. 2016 urtetik daude martxan, eta dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Debuteko diskoa 2018 urtean ikusi zuen argia urtebete geroago iritsi zen iraupen luzeko bigarrena. Lehen diskoa kolore ilunekoa zen. Bigarrenean zuria nagusi. Musikalki rock eta blues giroak jorratzen dituzte bateria eta gitarra soilik erabiliz.

DARDARA FEST 2019: