Joseba Irazoki Eta Lagunak + Ginger + Slim Jim and the Redeemers + Joseba B. Lenoir

15
Urr
13:00
ZUMARRAGA (GIPUZKOA)
Karpa
Kontzertuen sarrera orokorra: 10 Euro
Bazkaria eta Kontzertua : 15 Euro

Urriaren 15ean ZZ ROCK jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da Zumarragan. Egun osoko musika festa izango da, eta egunez zein gauez ospatuko dira zuzenekoak.

Ginger

Zarautz herritik datorren talde berria da honakoa eta Andreak (baxua eta ahotsa), Jonek (gitarra eta ahotsa), Altxuk (ahotsa eta gitarra) eta Imanolek (bateria) osatzen dute banda! Musikalki punk doinuak lantzen dituzte, ahotsetan melodia goxoak eta oihuak tartekatuz eta 90 hamarraldiko rock gitarreroaren zertzeladaz!  2022 apirilean taldearen aurkezpen txartela den sei kantuz osaturiko diskoa kaleratu du bandak  auto-ekoizpen bidez

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Berako lagunekin osaturiko Sexty Sexers taldeko kide izan zen hainbat urtez. Geroztik, hainbat taldetan jotzeaz gain (Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond…) bakarka ari da, askotariko doinu instrumentalak zein rock kantuak sortzen. Saioa kantariaren Matrioska Heart diskoan ere parte hartu zuen, besteak beste. Joseba B Lenoir Gang ere osatu izan du, bere piezak talde formatuan aurkezteko.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

VI. ZZ ROCK
13:00 Kontzertua: Joseba B. Lenoir (Bera)
14:30 (Bazkaria)
—–
21:00 Slim Jim and the Redeemers (AEB/Bartzelona)
22:30 Ginger (Zarautz)
24:00 Joseba Irazoki Eta Lagunak (Bera)

Kontzertuen sarrera orokorra: 10 Euro
Bazkaria eta Kontzertua : 15 Euro

Kokapena
Izar-Haitz Garagardotegia
https://www.instagram.com/izar_haitz/