Joseba Irazoki eta Lagunak

15
Urt
22:30
LEITZA (NAFARROA)
Atekabeltz Gaztetxea
Sarrera 7 euro

Urtarrilaren 15 gauean Joseba Irazoki eta Lagunak Leitzako Atekabeltz Gaztetxean ariko dira zuzenean. Sarrerak aldez aurretik Torrea Herriko Tabernan eros daitezke.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Kokapena
Atekabeltz
Atekabeltz gaztetxea
Elbarren kalea
Leitza
Nafarroa
http://www.instagram.com/atekabeltz_gaztetxea