Joseba Irazoki eta Lagunak + Sonic Trash

04
Aza
21:30
BILBO (BIZKAIA)
Kafe Antzokia
Sarrera. Aurrez 10 euro. 13 euro

Joseba Irazoki eta Lagunek martxan dute ‘3’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Bide Huts zigilupean kaleratu berri da bandaren hirugarren estudioko lana, eta errepidea erretzeko gogoz da laukotea. Azaroaren 4an, Bilboko Kafe Antzoki aretoan ariko dira. Emanaldi honetan Sonic Trash taldea izango dute agertokian lagun.

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

Kokapena
Kafe Antzokia
Kafe Antzokia
Done Bikendi Kalea,
Bilbo
http://www.kafeantzokia.eus/agenda/
Kafe Antzokia(a)n kontzertu gehiago