Joseba Irazoki eta Lagunak
Joseba Irazoki eta Lagunek martxan dute ‘3’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Bide Huts zigilupean kaleratu berri da bandaren hirugarren estudioko lana, eta errepidea erretzeko gogoz da laukotea. Urriaren 29an Azkoitiko Matadeixen ariko da taldea. Emanaldia gaueko 22.00etan hasiko da.
Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.
IRAILA
18 OƱati
29 Xixon
URRIA
02 Tolosa
08 Gasteiz
09 Hondarribia
28 Arrasate
29 Azkoitia
AZAROA
04 Bilbo
19 Biarritz
20 Donostia
27 Bergara
Klara Donea Kalea, 40
20720 Azkoitia