Joseba Irazoki

26
Mar
18:00
DONOSTIA (GIPUZKOA)
Marruma elkartea
Doakoa, gonbidapenekin (egunean bertan, 12tan eskuragarri Marruma tabernan)

Martxoaren 26an Joseba Irazoki Marruma Kulturaletako akustiko-elkarrizketatuetan izango da.  Honakoa ez da kontzertu bat bakarrik, abesti eta abesti artean musikariari elkarrizketa bat egingo baitzaio, musikaz gain, musikaria bera hobe ezagutzeko. Gainera saioak grabatu eta podkast formatuan saretzen dituzte. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenekin (egunean bertan, 12:00tan eskuragarri Marruma tabernan).

Joseba Irazoki

Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.

MARRUMA KULTURALAK
📹 YouTube: Labur.eus/MKtube
🎧 Ivoox: Labur.eus/MKpod
🎧 podcastak: Labur.eus/MKeus
🎧 Spotify: Labur.eus/MKspoti
🎧 Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
🎧 Apple podcast (iTunes) app-an.
🎧 Podimo app-an (ordainpekoa)
🌐 Instagram: Labur.eus/MKinst
🌐 Facebook: Labur.eus/MKface
🌐 Telegram: Labur.eus/MKtele
✉️ emaila: marrumakulturalak@gmail.com

Kokapena
Marruma
Marruma Elkartea
Gros auzoa
Kale Berria,
Donostia
https://labur.eus/MKpod
Bilaketa metodo berriak