Joseba B. Lenoir Gang

03
Urr
18:00
BERA (NAFARROA)
Katakun Ostatua

Ba azkenean urria txukun gelditu zaigu. Igandean pandemiaren bukaera dantzan ospatuko dugu, non eta Kataku Herri Ostatuan.

23an garito faboritora itzuliko gara (azkenean!), eta beti bezala Kremlin aretoa eta bere eszenatokia baliatuko dugu gauza berriak frogatzeko. Baita bizitza ospatzeko ere, noski.

Eta hilabetea ixteko Elgorrira joanen gara. Nafarroan dobletea hilabete berean, garai zaharretan ere ez genuen lortzen. Biba!

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Berako lagunekin osaturiko Sexty Sexers taldeko kide izan zen hainbat urtez. Geroztik, hainbat taldetan jotzeaz gain (Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond…) bakarka ari da, askotariko doinu instrumentalak zein rock kantuak sortzen. Saioa kantariaren Matrioska Heart diskoan ere parte hartu zuen, besteak beste. Joseba B Lenoir Gang ere osatu izan du, bere piezak talde formatuan aurkezteko.