Joseba B. Lenoir Gang

31
Urr
12:30
ELGORRIAGA (NAFARROA)
Ostatu ondoko plazoletan
Doako emanaldia

Urriaren 31n, igande eguerdiz,  Joseba B. Lenoir  Gang taldea nafarroako Elgorriaga herrian  ariko da zuzenean.

Joseba B. Lenoir

Joseba Baleztena abeslari eta gitarristaren bakarkako izen artistikoa da Joseba B. Lenoir. Berako lagunekin osaturiko Sexty Sexers taldeko kide izan zen hainbat urtez. Geroztik, hainbat taldetan jotzeaz gain (Sumision City Blues, Izaki Gardenak, Mugaldekoak, Willis Drummond…) bakarka ari da, askotariko doinu instrumentalak zein rock kantuak sortzen. Saioa kantariaren Matrioska Heart diskoan ere parte hartu zuen, besteak beste. Joseba B Lenoir Gang ere osatu izan du, bere piezak talde formatuan aurkezteko.