Jon Gurrutxaga & Urbil Artola + Howdy + Maddi Otamendi + Monky Man
Irailaren 25an Ekirock ekimenaren beste emanaldi batez gozatzeko aukera izango da. Itsasondo herrian izango da hitzordua, eta agertoki gainean Jon Gurrutxaga & Urbil Artola (argazkian), Howdy, Maddi Otamendi eta Monky Man ariko dira.
Izen emateko: Online; https://forms.gle/Hd7JFbjYy7J6JZ2M9 , Udaletxean; Harrera ordutegian edo 943881170 Telefonoan (8:30-13:30), gazteria-kultura@itsasondo.eus helbidera idatziz edo Kaxintane tabernako edo Itsasokoop dendako zerrendan.