JOHN DEALER AND THE COCONUTS + EH, MERTXE!

05
Ots
13:00
BILBO (BIZKAIA)
Crazy Horse aretoa
Sarrera. Aurrez 10 euro. Takillan 13 euro

Otsailaren 5ean John Dealer & the Coconuts eta Eh, Mertxe! (argazkian) zuzenean ariko dira bilboko Crazy Horse aretoan. Eh, Mertxe! taldeak ‘Lo sabes Bien’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. Vermuth emanaldia izango da, eta eguerdiko 13.00etan hasiko dira zuzenekoak.

John Dealer & The Coconuts

Legazpiako rock taldea da John Dealer & The Coconuts. Iñaki Ormazabal (Bateria), Andoni Dominguez (Baxua), Noel Calvo (Gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Caballero (Gitarra) dira laukotea osatzen dutenak. 2016an argitaratu zuten lehen disko homonimoa eta orduztik hiru lan argitaratu dituzte, azkena 2021ean, ‘Red Light Stories’ izeneko autoekoitzitako diskoa. Diskoz disko rockak eskaintzeko duena zukutzen aritu dira, beraien soinuari ñabardura gehiago txertatuz eta zuzenean ahal beste defendatuz.

Eh, Mertxe!

Eh, Mertxe! taldea Logroño hirian finkatatutako talde bat da eta taldeko kideak Oion, Samaniego eta Baños de Ebro herrietatik datoz. Musikalki rock’n’rolla, blues rocka eta punk rocka lantzen dituzte eta bide horretan energia askoko kantuank sortu. Dr. Feelgood, Hellacopters, Turbonegro edota Señor No taldeak erreferentzi hartuta, nortasun handiko kantuak sortu dituzte, riff gitarra bero, base erritmiko indartsu eta ahots jostari eta zuzenarekin. 2014 urtean sortuak 3 disko kaleratu dituzte, horietako azkena ‘Lo Sabes Bien’ lana. Egun, Adrian (gitarra), Tali (baxua), Iosu (bateria) eta Ibai (gitarra eta ahotsa) dira Eh, Mertxe!.

Kokapena
Crazy Horse aretoa
Crazy Horse aretoa
Unibertsitate Etorbidea
Bilbao,
https://www.facebook.com/pubcrazyhorse
Bilaketa metodo berriak