JIEL – Joseba Irazoki Eta Lagunak
Joseba Irazoki Eta Lagunek martxan dute ‘3’ diskoa aurkezteko kontzertu bira. Bide Huts zigilupean kaleratu berri da bandaren hirugarren estudioko lana, eta errepidea erretzeko gogoz da laukotea. Abenduaren 12an, igandez, Usurbilgo Sutegi aretoan ariko da banda zuzenean 19:00tatik aurrera.
Ibilbide luze bezain oparoa duen gitarra jolea da Joseba Irazoki beratarra. Joseba Irazoki eta Lagunak bere inguruan osatutako taldea da eta era anitzean ulertutako rock moldeko kantuak sortu izan dituzte argitaratu dituzten bi diskoetan. Irazokiz gainera kide aldakorrak izan dituen proiektuak BideHuts zigiluarekin argitaratu ditu lanak eta azken aldian Ibai Gogortza (Gitarra), Jaime Nieto (Baxua) eta Felix Buff (Bateria) izan dira kideak. ‘III’ izenko diskoa dute estudioko azken emaitza.