J Martina

23
Urr
20:30
LAUDIO (ARABA)
Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Urriaren 23an J Martina banda zuzenean ariko da Aiaraldea Ekintzen Faktorian, Laudion. Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javi Jorajuriak osatzen dute taldea.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz.

Kokapena
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
AIARALDEA EKINTZEN FAKTORIA
Errotari kalea
Laudio,
https://www.faktoria.eus/events