J Martina + The Lio + Crim + Xiberoots

06
Abu
22:00
LARRABETZU (BIZKAIA)
Plaza
Doako emanaldia

Abuztuaren 6an ospatuko da 2022 urte honetako Gazte Eguna, Larrabetzun. Egunean zehar ekimenak eta bestelakoak izango dira, eta gaueko 22:00 ekitaldia izango da, eta onodren igoko dira agertokira J Martina, The Lio, Crim eta Xiberoots. Gaztetxean, berriz, Dj-ak gau osoan ariko dira musika jartzen, eta bide horretan Little Martin Selektah, Dj Reimy eta Malakias girotuko dute gaua.

J Martina

Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.

The Lio

The Lio talde gaztea eta berria izan arren, 2020. urtean sortua, dagoeneko bere lehenengo diskoa kaleratu du: ‘The Lio’. Intro bat eta hamahiru abesti ditu debuteko lanak eta Iruñeako Sound of Sirens studioan grabatua eta mazterizatua izan da Julen Urzaiz soinu teknikariaren eskutik. Musikalki Punk & roll giroak jorratzen dituzte zuzeneko indartsuaz.  Euskaraz eta gazteleraz abesten dituzte kantuak.