J Martina
Mutrikuko Gaztetxian 20.urteurrenan harira, egitarau potentea antolatu da. Bestelako ekintza eta ekimen artean, musikak ere bere tartea izango du, eta bide horretan zenbait zuzeneko emanaldi prestatu dira ere. Azaroaren 6 gauean J Martina taldea ariko da zuzenean.
Kattalin eta Ane Barcena ahizpek, eta Javi Jorajuriak osatzen dute J Martina egitasmoa. 2020 urtean abiatu zuten bidea, eta dagoeneko zer esana eman dute sarean zintzilikaturiko zenbait kantarekin. Orain artean disko fisikorik kaleratu ez duten arren, kantu zerrenda polita osatzen ari da taldea, audio pista, bideo eta zuzeneko grabaketen bidez taldearen sona zabalduz. Musika elektronikoa jorratzen du taldeak, nagusiko trap giroak eta pop melodiak jorratuz. 2022ko otsailean ‘Jaio Naiz Baina’ diskoa kaleratu du hirukoak.
Zubiaga Plaza
20830 Mutriku