IZO FITZROY & banda

20
Aza
20:00
SORALUZE (GIPUZKOA)
Herriko Antzokia
Sarrera 10 euro

Azaroaren 19tik 28ra Blues Hotsak jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Soraluze herrian. Aurtengoan ere egitarau ederra prestatu dute.

Izo Fitzroy (Soul eta Blues munduan ondo trebatutako kantari britainarra).
Soul garaikidearen ahots nabarmenenetako bat dugu IZO Fitzroy. Gospelaren barruan hazia eta Motown zein rock klasikoaren soinuetan babestua, indartsu sartu zen artista britainiar hau musikaren munduan 2017an, Skyline diskoarekin. Blues, soul eta rythm & blues nahasketa ezin hobea. Eta berriro hunkitu gintuen hiru urte geroago, beste album eder batekin.

Londresen jaio eta ikasia, urteetan kantari eta koru zuzendari ibili ondoren, bere gospel sustraiekin fusionatuta dakar Izoren musikak Janis Joplin bezalako andra-bluesaren indarra eta Bill Withers, Otis Reading eta James Brown bezalako gizon-soularen lirika zintzoa. Hirurogeiko rockarekin batera irentsi zituen Motown eta Stax estudioen ekoizpenak. Rolling Stones, AC/DC, The Beatles, Janis Joplin, hortik etorriko zaizkio agian ahotsaren tonuak.

Zuzeneko saioetarako egiten ditu abestiak, letra zintzo eta sinesgarriz oinarri melodikoaren gainean. Nekerik gabe iragaten da estudioko bertsioetatik zuzeneko bertsioetara, gospel estiloko talde berdinarekin. Ganbera bete honek harmonia perfektu sorta bat eskaintzen die Izoren ahotsari eta jazz usaineko tekletan egiten duen lanari, bere garaikideen artean nabarmentzen dela zuzeneko show zirraragarrietan.

New Orleans dauka etxe espiritualtzat. Han bizi izan zen aldian Jalapeno Recordsek 2017ko otsailean argitaratutako debuta konposatzen eta grabatzen aritu zen. Ekoizpena omen handiko Dr. Rubberfunk-en ardura izan zen. Sormen tandem honek eman zuen igalirik, eta laster hazi zen pista batetik gospelez, blues beroz eta groove funky vintagez beteriko albumeraino. BBC 6 Music, BBC London eta KCRW Los Angeleseko irrati estazioko Today’s Top Tune ospetsuetan entzun da. Bere kalitatearen berri ematen du, beteak beste, online daukan presentziak: Clash Magazine, Indie Shuffle, Eton Messy eta La Belle Musique-en dauzkagu. Eta prentsan berriz Blues & Soul, Echoes, Uncut, Classic Rock Magazine edo Daily Express-en.

Gordintasuna, interpretazioaren dinamikoa eta konposizioaren zintzoa. Funkak, diskok, soulak, denek dute paper garrantzitsua abestietan. Marvin Gayeren eraginak ere bai.
Horrelakoak, Izo FitzRoy blues abeslariaren dohainak.

EGITARAUA

AZAROAK 19 BARIXAKUA
Watermelos Slim (AEB)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 20 ZAPATUA
Izo Fitzroy (UK)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 21 DOMEKIA
Eunice Vs Mayka Edjole (Madril/Gasteiz)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 26 BARIXAKUA
Niko Etxart & Hapa Hapa (EH)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 27 ZAPATUA
Koko-Jean & The Tonics (Bartzelona)
20:00, Antzokian.

AZAROAK 28 DOMEKIA
Musika Eskolako konboak
13:00, antziokian.

Kokapena
Soraluzeko Herriko Antzokia
Herri Antzokia
Baltegieta Kalea, 2, 20590
Soraluze