Izaro eta Lohizune + Onki Xin
Trinitate Plazak iluntzeetan eskaini ohi duen kultur eskaintza berreskuratuko du eta, gune nagusian izango denarekin alderatuta, proposamen txikiagoen zale diren piraton gotorleku bilakatuko da. Besteak beste, gaueroko kontzertuez gain, hainbat musikariren emankizun akustikoak eta, noski, bertso saioak izango dira nagusi.
Onki Xin taldeak horrela definitzen du bere musika: “Onki Xin da iraultzarako rocka, hip-hopa, new wavea, fucka eta olerkia”. Eta iraultza asmo horri kantatzen diote etengabe. Elektronika ikutu handiarekin eta beti dantzarako doinu eta erritmoak sortuz. Taldea Zigor DZ eta Fer Apoak sortu bazuten ere, beraien bigarren diskoko kantuen atzean laukote ederra batu da egun. Kantuan Fer, programazioetan, baseetan eta sanplerretan Zigor DZ, gitarra jotzen Mikel Benito dago egun, eta Jon Ander Artola arduratzen da bateriaz. Taldeak berriki kaleratu du estudioko azken emaitza: ‘Hikikomori‘.
ASTE NAGUSI PIRATA – TRINIA – MUSIKA EGITARAUA
ABUZTUAK 13 LARUNBATA
23:05 Izaro eta Lohizune
00:00 Onki Xin
ABUZTUAK 14 IGANDEA
23:05 Dultze Meneo
ABUZTUAK 15 ASTELEHENA
23:05 Aitzol eta Ainhoa
ABUZTUAK 16 ASTEARTEA
23:05 La Jodedera
ABUZTUAK 17 ASTEAZKENA
21:00 Ilargi
23:05 Indabe
ABUZTUAK 18 OSTEGUNA
23:05 Herenegun
ABUZTUAK 19 OSTIRALA
23:05 Alarma Morea
ABUZTUAK 20 LARUNBATA
23:05 Rukula