Izaki Gardenak

06
Eka
22:00
ATAUN (GIPUZKOA)
Herri Antzokia
Sarrera 15 euro

Ekainaren 6 gauean Izaki Gardenak talde gasteiztarrak kontzertua eskainiko du Ataungo Herri Antzokian. Emanaldia 22.00etan hasiko da

Izaki Gardenak

Jon Basaguren musikariak jarri zuen abian Izaki Gardenak egitasmoa 2011 urte inguruan. Bakarkako egitasmo zena banda itxura hartu zuen denborarekin, eta egun boskote bezala taularatzen da taldea. Musika bidean iraupen luzeko bost lan plazaratu dituzte, eta tartean, zuzeneko bat eta zenbait single txiki.  Taldearen azken emaitza 2024 urteko neguan ikusi zuen argia ‘Orube’ izanpean, eta lehen aldiz Alde ilunA zigiluaren babesean. 2024 urtean Granadako La Mina estudioetan grabatu ziren zortzi kantu berri biltzen ditu estudioko azkenak. Aitor Agirre (baxua, ahotsak), Joseba Baleztena (gitarra, ahotsak), Jon Basaguren (ahotsa, gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Libe Kortazar (teklatua, ahotsak) dira egun Izaki Gardenak zuzenean

Kokapena
Herri Antzokia - Ataun
Bilaketa metodo berriak