Islabat
Martxoaren 19an Islabat taldea zuzenean ariko da Bergara herriko Seminarixoan.
Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan, Zisma, HHD) musikariak gidaturiko egitasmoa da Islabat taldea. 2022ko martxoan, etxean sortutako abesti sorta plazaratuko du, mimo handiz ehundutako proiektu kontzeptuala hain zuzen ere. Lokatzetan ondutako uzta izanik, Islabat soinu ilunen gourmetentzako dastatze menu bikaina da, rocketik eta iluntasunetik edaten duen proposamen sailkaezina, intentsitatearekin jolasean eta ñabarduraz betea. Josu Erviti ekoizlearekin batera lan berezi eta pertsonal hau elegantzia handiz jantzi du.
Hainbat bidaide gehitu zaizkio prozesuan zehar. Doinu eta hitzetan sortzaile diren hainbat lagunen argi printzak daude, hala-nola, Silvia Hernandez, Iban Urizar ’Amorante’, Xabier Agirre ‘NI’, Unai Villena, Goizane Aizpurua, Iker Olabarrieta, Eneko Iztueta, Jon Villate… Zuzeneko emanaldietarako bere betiko lagunak izango ditu musika bidaide: Andoni Alonso (bateria), Jesus Jimenez (klarinetea, gitarra eta sinteak) eta Aitzol Mujika (baxua).
San Martin Agirre Plaza, 4
20570 Bergara