Islabat

05
Api
20:30
GASTEIZ (ARABA)
Parral taberna
Doako emanaldia

Hitz joko honen atzean Asier Olabarrieta (Hiri asko bere baitan,Zisma, HHD) musikaria topatuko dugu.

2022ko martxoan, etxean sortutako abesti sorta plazaratuko du, mimo handiz ehundutako proiektu kontzeptuala hain zuzen ere. Barrenera egindako bidaia honetan ispiluan aurrez-aurre jarri eta isla bakarrean norberaren beldurrak, hauskortasuna eta ezinegonak maisuki biluztu ditu. Lokatzetan ondutako uzta izanik, Islabat soinu ilunen gourmetentzako dastatze menu bikaina da, rocketik eta iluntasunetik edaten duen proposamen sailkaezina, intentsitatearekin jolasean eta ñabarduraz betea.

Josu Erviti ekoizlearekin batera lan berezi eta pertsonal hau elegantzia handiz jantzi du.

Hainbat bidaide gehitu zaizkio prozesuan zehar. Doinu eta hitzetan sortzaile diren hainbat lagunen argi printzak daude, hala-nola, Silvia Hernandez,Iban Urizar ’Amorante’, Xabier Agirre ‘NI’, Unai Villena, Goizane Aizpurua, Iker Olabarrieta, Eneko Iztueta, Jon Villate…

Zuzeneko emanaldietarako bere betiko lagunak izango ditu musika bidaide: Andoni Alonso (bateria), Jesus Jimenez (klarinetea, gitarra eta sinteak) eta Aitzol Mujika (baxua).

Erraietatik sortu eta ilunetik argira doan bidaia, isla bakar batean hamaika egonezin islatzen dituena, baltsamo emozionala sortzaile eta entzuleentzat.

Kokapena
Parral taberna
Parral taberna
San Francisco Javier Kantoia, 2-6,
01001 Gasteiz, Araba
https://www.facebook.com/parral.taberna/
Bilaketa metodo berriak