IRUÑAROCK: Narco + Su ta Gar + Banda Basotti + Kaotiko + Bala + La Topadora + Liher
Martxoaren 31 eta Apirilaren 1ean ospatuko da aurtengo Iruñarock jaialdia. Bi egunetan 15 talde pasako dira Navarra arena gunetik. Sarreral salgai daude dagoeneko.
Aurkezpen gutxi behar duen taldea da Su Ta Gar. 30 urte baino gehiago zuzenean, eta disko eta kontzertu asko sorbalda gainean. Beti bere ildo gogorrari leial, Euskal Herrian heavy euskalduntzea lortu zuen taldea da Eibarrekoa. Gerora, ildo horretara lerratu ziren talde asko, eta gaur egun oraindik hasierako doinuak eta ostean sortutako berriagoak ere maiz entzuten dira. Diskografia oparoa batu du taldeak, eta 2022ko neguan kaleratu da taldearen estudioko azken emaitza ‘Alarma’ izenpean. Diskoak disko, eta urteak urte, oraindik egurra banatzeko prest den lauko arriskutsua da Su Ta Gar taldea.
2015ean Donostian sortutako musika taldea da. Lide Hernando (Ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarri (Gitarra, koruak, perkusioa), Joshka Natke (Baxua, koroak), eta Ander Berzosa (Bateria) musikariek osatzen dute taldea. Lehen diskoa, ‘Arrazoi gutxi, denbora asko’ (2015) izenekoa, taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok atera zuen bakarlari moduan. Ostera, proiektua talde bilakatu zen eta beste lau disko argitaratu dituzte orain arte: ‘Hauts’ (2016), ‘Tenpluak erre’ (2018) eta ‘Hemen herensugeak daude’ (2020), ‘Eta hutsa zen Helmuga (2021) guztiak auto-ekoitziak. Musikalki rock giroetan dator Liher taldea.
Musika abentura ezberdinetan ibilitako musikariak batzen dira La Topadora musika egitasmo berrian. Vendetta taldearen errautsetatik sortzen da banda, eta egun Javiero (Gitarra eta ahotsa), Ruben (trompeta eta ahotsa), Luisillo (baxua eta ahotsa), Enrikko (bateria), eta Gaizka (tromboia) dira taldeko kideak. Musikalki erretimo bero eta dantzagarriak lantzen dituzte, besteak beste, ska, rock, rumba, giro latinoak, eta erritmo elektronikoak batzen dituzte musika kokteleran.