Inoren Ero Ni
Urtarrilaren 27an Small Jackets talde italiarrak hartu behar zuen Arrasateko Gaztetxeko agertokia Kooltur Ostegunen ekitaldien artean. Taldeak bira bertan behera utzi behar izan du, eta bide horretan ezingo dira Arrasaten egon.
Hala ere, Urtarrilaren 27an zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da Kooltur Ostegunetan. Inoren Ero Ni taldeak beteko du italiarren tokia, zuzeneko musikak etenik izan ez dezan.
Inoreneroni taldea 2002.urtean sortzen da Andoainen, aurretik Bap!, Purr, Anari edota Negu Gorriak taldeetan ibilitako musikariekin. 2003an taldearen izen bera zuen lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudios-en Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta geroztik beste lau disko grabatu dituzte. Taldean musikari aldaketa ugari bizi izan dituzten arren, bizirik matentzen da taldearen filosofia. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Il cercatore di perle’ (Bidehuts, 2019) diskoa da, lau kantuz osaturiko binilo lana. Gaur egun Okene Abrego (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Mariano Hurtado (baxua) eta Guantxe (bateria) musikariek osatzen dute taldea.
Otalora Lizentziaduna Kalea, 8,
20500 Arrasate
Gipuzkoa