INOREN ERO NI + ZAUNKA
Otsailaren 4an Inoreneroni (argazkian) eta Zaunka taldeak zuzenean ariko dira Lizarrako La Bota peñan. Kontzertua gaueko 22.00etan hasiko da.
Inoreneroni taldea 2002.urtean sortzen da Andoainen, aurretik Bap!, Purr, Anari edota Negu Gorriak taldeetan ibilitako musikariekin. 2003an taldearen izen bera zuen lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudios-en Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta geroztik beste lau disko grabatu dituzte. Taldean musikari aldaketa ugari bizi izan dituzten arren, bizirik matentzen da taldearen filosofia. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Il cercatore di perle’ (Bidehuts, 2019) diskoa da, lau kantuz osaturiko binilo lana. Gaur egun Okene Abrego (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Mariano Hurtado (baxua) eta Guantxe (bateria) musikariek osatzen dute taldea.