Inoren Ero Ni + Vulk + Judy + DJ Balza
Martxoaren 26an Inoren Ero Ni (argazkian) eta Vulk taldeak zuzenean ariko dira Kartzela Zaharrean, Bergarako Gaztetxean. Gaualdia borobiltzeko Judy ( musika elektronikoa zuzenean ) eta DJ Balza ariko dira ere.
Inoreneroni taldea 2002.urtean sortzen da Andoainen, aurretik Bap!, Purr, Anari edota Negu Gorriak taldeetan ibilitako musikariekin. 2003an taldearen izen bera zuen lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudios-en Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta geroztik beste lau disko grabatu dituzte. Taldean musikari aldaketa ugari bizi izan dituzten arren, bizirik matentzen da taldearen filosofia. Taldearen estudioko azken emaitza ‘Il cercatore di perle’ (Bidehuts, 2019) diskoa da, lau kantuz osaturiko binilo lana. Gaur egun Okene Abrego (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Mariano Hurtado (baxua) eta Guantxe (bateria) musikariek osatzen dute taldea.
Andoni de La Cruz, Alberto Eguiluz, Julen Alberdi eta Jangitz Larrañaga dira Vulk. 2014 urtean sortzen da banda eta denbora tarte honetan zuzeneko emanaldiak eta diskoak tartekatu ditu bandak. 2015 urtean ‘Zaldia Burning’ disko txikia kaleratzen da. 2017 urtean, ‘Beat Kamerlanden’ iraupen luzeko lehena. 2018an, berriz, ‘Ground for Dogs’ lanak ikusten du argia, eta 2022 honetan ‘Vulk ez da’ argitaratzen da. Musika eraginen artean Institute, King Crimson, Television, This Heat, The Fall, edo Uranium Club bezalako taldeak aipatzen ditute, rock zertzeladak postrock giro ilunekin tartekatuz.
Kartzela Zaharra
20570 Bergara
Gipuzkoa