Inoren Ero Ni + Elle Belga

21
Mai
21:00
GERNIKA-LUMO (BIZKAIA)
Iparragirre Rock Elkartea
Sarrera 10 euro

Maiatzaren 21 gauean Inoren Ero Ni eta Elle Belga taldeak (argazkian) zuzenean ariko dira Iparragirre Rock Elkartean, Gernikan.

Inoreneroni

Inoreneroni taldea 2002.urtean sortzen da Andoainen, aurretik Bap!, Purr, Anari edota Negu Gorriak taldeetan ibilitako musikariekin. 2003an taldearen izen bera zuen lehen diskoa grabatu zuten Garate Estudios-en Kaki Arkarazoren gidaritzapean, eta geroztik beste lau disko grabatu dituzte. Taldean musikari aldaketa ugari bizi izan dituzten arren, bizirik matentzen da taldearen filosofia.  Taldearen estudioko azken emaitza ‘Il cercatore di perle’ (Bidehuts, 2019)  diskoa da, lau kantuz osaturiko binilo lana. Gaur egun Okene Abrego (ahotsa), Borja Iglesias (gitarra), Mariano Hurtado (baxua) eta Guantxe (bateria) musikariek osatzen dute taldea.

Kokapena
Iparragirre Rock Elkartea
Bekoibarra Kalea, 253, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
https://www.iparragirrerock.com