Iker Piris
Irailaren 16 arratsean Iker Piris musikaria zuzenean ariko da Bilboko Bira Kultura gunean. Emanaldian ‘Solo’ diskoa aurkeztuko du, labetik atera duen estudioko azken emaitza. Sarrerak programazioabira@gmail.com helbidera idatzita eskura daitezke.
Musika ibilbide oparoa du Iker Piris musikariak. Musika egitasmo askotan murgildua izan da, baino batez ere The Romanticos taldean aritzeagatik da ezagun, bai eta egin dituen estudioko eta zuzeneko lankidetzengatik. Emanaldi honetan ‘Solo’ (Gaztelupeko Hotsak) diskoa aurkeztuko du, Gaztelupeko Hotsak zigilupean kaleratu duen azken lana. Corey Harris, Guy Davis edo Keb’ Mo’-ren musika-aire berean, jatorrizko kantak zein bertsioak (Robert Lockwood, Little Walter, Tampa Red, Blind Lemon Jefferson) biltzen dituena.
Erronda Kalea 2
Bilbo