IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK + RAMADA INN

06
Mai
20:00
BILBO (BIZKAIA)
BIRA
Doako emanaldia

Iker Martinez eta Zaldi herrenek grabatutako “Hegaldiak” hirugarren diskoaren aurkezpen kontzertua, Ramada Inn taldearekin batera, hauek beraien “Pills for horses” disko berria aurkezten

Iker Martinez eta Zaldi Herrenak

Bakarkako ibilbideko hirugarren diskoa argitaratu du aurten Iker Martinez oñatiarrak, Bull Biainek, Joxeba Aranburuk, Iñigo Ugartek eta Jimmy Irizarrek osatzen duten Zaldi Herrenak talde laguntzailearekin batera. ‘Hegaldiak’ da bere izenburua eta aurreko diskoei jarraiki, folk-rock doinuek nagusi izaten jarraitzen duten arren, diskoa entzunda, azken urteetan pilatzen joan den esperientziaren eta abestietan gauza berriak probatzeko kuriositatearen eragina nabaria da.

Ramada Inn

Juan Valls, Ander Etxaniz, Iñigo Ugarte eta Mikel Marko dira talde oñatiar honetako musikariak. Guztiak ere ibilbide luzea dute musika munduan eta aurtengo uztailean grabatu zuten beraien lehen diskoa Andoaingo Garate estudioetan. Esperimentazio eta folk indie-tik hurbil dauden arren, 70eko hamarkadako rock klasikoan koka daiteke diskoa eta The Who, Neeil Young & Crazy Horse bezalako taldeak dituzte erreferentziatzat. Abiapuntu soil eta sinpleak hartuta, egoera surrealista eta gerta gaitzetara iristen dira beraien abestiak.

Kokapena
Bira Kultura
BIRA KULTUR GUNEA
Erronda Kalea 2
Bilbo
http://www.bira.eus/
Bira Kultura(a)n kontzertu gehiago